Mostrando entradas con la etiqueta bideoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bideoa. Mostrar todas las entradas

martes, 15 de abril de 2008

Antonio Ayala blog-ekin izandako esperientzia



Antonio Ayala-rekin erabat adoz nago. Blog batean zeozeri buruzko iritzia emotean zeozer horretan interesa duzulako izango da, horrela blog horren jabeak zure iritzia edota zure kritika irakurriko du besteen ikuspuntuak aintzat hartuz. Bere ustez blogak komunikatzeko bide dira, norberak bere kezkez edo nahi duenari buruz jarduteko eta besteengandik ikuspuntu berriak lortzeko. Bere ustez apurka-apurka bolg-en erabilera hauek ohikoagoak izaten joango dira.

IKT-k Ariño-ko hezkuntzan izandako eragina

Bideo honetan azaltzen da nola Ariño-ko eskolan orain dela bost urtetik hona ordenagailua erabiltzen duten klase guztiak emateko. Hezkuntza sistema honen oinarria IKT-ak izango lirateke, egiten duten guztia "tablet´s" izeneko teknologia berrien bitartez egiten baitute. Herri txikietan arrakasta gehiago izan dute herri txikietan baliabide gutxiago izaten dituztelako eta teknologia berriek herri txikietako ikasleei autonomia ematen dietelako. Honez aparte uste dut ikasleen arreta erakartzeko baliabide honak direla euren motibazioa sustatzeko eta irakaslearentzat zer esanik ez, hainbat baliabide izango genituzke klaseak eta azalpenak argiago emateko, lanak batzeko edota zuzentzeko (folioen ordez e-mail-en bitartez),etb...Hala ere, ez nuke dena ordenagailuen esku utziko askotan ordenagailuek guztiok dakigun moduan arazoak ematen baitituzte eta lan bat entregatzeko orduan betiko azalpenak: ordenagailua apurtu zaidala eta egindakoa galdu dudala, korreo elektronikoa ez dabilela eta holakoak...