martes, 20 de mayo de 2008

Eguraldia ::: EiTB

Eguraldia ::: EiTB

2008/05/19

Gaurko klasean talde bakoitzak bere unitate didaktikoa aurkeztu du powerpoint-en bidez, eta egia esan lanak nahiko polito geratu dira.

domingo, 18 de mayo de 2008

2008/05/12

Gaurko klasea power point-eko aurkezpena egiteko erabili dugu. Gure taldean landuko dugun gaia unibertsoa izango da eta horri buruz power point-en bidezko ariketak egiten ibili gara. Datorren astelehenerako aurkezpenak prest egon behar dira eta espero dot lan polita egitea.

lunes, 12 de mayo de 2008

2008/05/05

Gaurko klase praktikoan ere power point erabiltzen ere ibili gara, power point-eko aurkezpena egiteko akzio botoiak nola erabili irakatsi deusku irakasleak. Gure abotsa grabatzen ere ibili gara eta "efektu bereziak" ere sartu doguz.

Klase teorikoan bideo laburtxo hau ikusiko dogu:
http://www.youtube.com/watch?v=IJY-NIhdw_4
Gero “IKT irakaskuntzan integratzen” izeneko diapositibakin gai honetaz hainbat puntu landuko ditugu.Artikulu honek ideia interesante batzuk ematen dauz:
http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2008/02/el-desarrollo-de-competencias.html

2008/04/28

Gaurkoan talde lanaz mintzatu gara klase praktikoan eta irakasleak power point nola erabili azaltzen hasi da gure unitate didaktikoa modu egoki baten prestatu daigun.

Ondoren klase teorikoan bideo bat ikusi dugu, teknologia eta metodologiaren inguruan dagoen eztabaidaz aritzen dena. Hona hemen bideorako esteka: http://www.youtube.com/watch?v=IJY-NIhdw_4

2008/04/21

Gaur feed-ak egiten ikasi dogu. Feed hauek web-etara joateko bide bereziak dira zeinen bidez errazago aurkitu daikegu nahi dogun orrialdea. Honez gain, link-ak egiten ere ikasi dogu.

Klase teorikoan power point-en material didaktiko bat sortu behar dogula esan deusku eta azterketaren datari buruz hitzegiten ibili gara.

2008/04/14

Gaur bloggei buruzko bideo edota artikulu didaktikoak bilatzen aritu gara interneten, bideoak bilatzeko youtube erabili dogu bertan hainbat gairi buruzko bideoak agertzen baitira.

Klase teorikoan Berrikuntza Tekonologikoei buruz aritu gara.

2008/04/07

Guarko klasean bloggean erlojuak nola sartu eta estekak egiten ikasi dogu, honez aparte blogga gure gustura jarri dugu gogoko doguzan irudiak sartzen.

Gaurko klase teorikoa ordenagailu gelan egin dogu eta "Education today and tomorrow" izeneko bideoa ikusi dogu.

martes, 15 de abril de 2008

Antonio Ayala blog-ekin izandako esperientzia



Antonio Ayala-rekin erabat adoz nago. Blog batean zeozeri buruzko iritzia emotean zeozer horretan interesa duzulako izango da, horrela blog horren jabeak zure iritzia edota zure kritika irakurriko du besteen ikuspuntuak aintzat hartuz. Bere ustez blogak komunikatzeko bide dira, norberak bere kezkez edo nahi duenari buruz jarduteko eta besteengandik ikuspuntu berriak lortzeko. Bere ustez apurka-apurka bolg-en erabilera hauek ohikoagoak izaten joango dira.

Manuel Area Moreira-ren iruzkina

Manuel Area Moreira-k artikulu honetan IKT-ak egungo eskoletan sortzen ari diren aurrerakuntza pedagogikoez mintzatzen da. Bere ustez espainiar estatuan egungo eskolek behar duten adina errekurtso teknologiko dute (ordenagailuak,WIFI, internet konexioak, arbela digitalak, eta multimedia proiektoreak beste hainbat errekurtsoren artean), teknologia berri hauek hezkuntzan ez erabiltzearen arrazoia ez da teknologia falta.
Berak aipatzen du nola herrialde ezberdinetan (Balanskat, Blamire y Kefala, 2006; BECTA, 2007; Candie y Munro, 2007)egindako azterketa batzuen medioz jakin duen eskoletan aurrera daramaten praktika pedagogikoan irakasleek ez direla teknologia berriez behar bezain beste baliatzen, nahiz eta lehen esan dugun legez gaur egun teknologia berriek eskola ororen esku egon.
Azterketa hauetan argi ikusten zen eskolek teknologia berrietan azken urteotan egindako inbertsioa, baina baliabide hauek soilik erabiltzen dira irakaskuntza metodo tradizionalak hornitzeko, hau da, erabiltzen den pedagogia berdina izango litzateke(tradizionala) baina gauza batzuetarako teknologia berriak erabiliz.
Baina BECTA-ren informeetan argi eta garbi agertzen zen irakaslegoaren portzentaia altu batek bere hezkuntzaren planifikaziorako teknologia berri hauek erabiltzen dutela.
Azken finean idazleak zera adierazi nahi du, teknologia berrien erabilerak ez duela irakaskuntza tradizionala alde batera utziko baizik eta irakaskuntza tradizionalari laguntzeko erabiliko dela.
Ni idazlearekin bat nator, gaur egun nire ustez behar dugun baino teknologia gehiago daukagu eta egunetik egunera gehituz doa, baina gauza bat da teknologia hori izatea eta beste gauza bat da gaur egungo hezkuntza sistema osoa aldatzea (irakaskuntza tradizionala guztiz alde batera ustea), eta honekin esan gura dudana da Ariño-ko eskola moduan dena teknologia berrien bitartez egitea.

IKT-k Ariño-ko hezkuntzan izandako eragina

Bideo honetan azaltzen da nola Ariño-ko eskolan orain dela bost urtetik hona ordenagailua erabiltzen duten klase guztiak emateko. Hezkuntza sistema honen oinarria IKT-ak izango lirateke, egiten duten guztia "tablet´s" izeneko teknologia berrien bitartez egiten baitute. Herri txikietan arrakasta gehiago izan dute herri txikietan baliabide gutxiago izaten dituztelako eta teknologia berriek herri txikietako ikasleei autonomia ematen dietelako. Honez aparte uste dut ikasleen arreta erakartzeko baliabide honak direla euren motibazioa sustatzeko eta irakaslearentzat zer esanik ez, hainbat baliabide izango genituzke klaseak eta azalpenak argiago emateko, lanak batzeko edota zuzentzeko (folioen ordez e-mail-en bitartez),etb...Hala ere, ez nuke dena ordenagailuen esku utziko askotan ordenagailuek guztiok dakigun moduan arazoak ematen baitituzte eta lan bat entregatzeko orduan betiko azalpenak: ordenagailua apurtu zaidala eta egindakoa galdu dudala, korreo elektronikoa ez dabilela eta holakoak...

jueves, 10 de abril de 2008

Udaberria

Kaixo lagunok!!!!
Esaten dabe udaberrian denetarik aurkitu ahal dogula eguraldiari erreparatuz gero baina badirudi aurten protagosnista euria izango dela. Espero dot maiatzak eguraldi hobea ekartzea eguraldiaz, eguzkiaz gozatzeko jajajajaja.
Beno gaurkoz hau da kontatu nahi deutsuedan guztia, asteburu zoriontzu bat opa deutsuet guztioi!!!!
Besterik gabe agur eta jan iogur!!!!!!!!!!!!!!

lunes, 31 de marzo de 2008

Eguraldia

Gaur egun euritsua izango da eta iparraldeko haize zakarra izango dogu egun guztian zehar.