martes, 15 de abril de 2008

Manuel Area Moreira-ren iruzkina

Manuel Area Moreira-k artikulu honetan IKT-ak egungo eskoletan sortzen ari diren aurrerakuntza pedagogikoez mintzatzen da. Bere ustez espainiar estatuan egungo eskolek behar duten adina errekurtso teknologiko dute (ordenagailuak,WIFI, internet konexioak, arbela digitalak, eta multimedia proiektoreak beste hainbat errekurtsoren artean), teknologia berri hauek hezkuntzan ez erabiltzearen arrazoia ez da teknologia falta.
Berak aipatzen du nola herrialde ezberdinetan (Balanskat, Blamire y Kefala, 2006; BECTA, 2007; Candie y Munro, 2007)egindako azterketa batzuen medioz jakin duen eskoletan aurrera daramaten praktika pedagogikoan irakasleek ez direla teknologia berriez behar bezain beste baliatzen, nahiz eta lehen esan dugun legez gaur egun teknologia berriek eskola ororen esku egon.
Azterketa hauetan argi ikusten zen eskolek teknologia berrietan azken urteotan egindako inbertsioa, baina baliabide hauek soilik erabiltzen dira irakaskuntza metodo tradizionalak hornitzeko, hau da, erabiltzen den pedagogia berdina izango litzateke(tradizionala) baina gauza batzuetarako teknologia berriak erabiliz.
Baina BECTA-ren informeetan argi eta garbi agertzen zen irakaslegoaren portzentaia altu batek bere hezkuntzaren planifikaziorako teknologia berri hauek erabiltzen dutela.
Azken finean idazleak zera adierazi nahi du, teknologia berrien erabilerak ez duela irakaskuntza tradizionala alde batera utziko baizik eta irakaskuntza tradizionalari laguntzeko erabiliko dela.
Ni idazlearekin bat nator, gaur egun nire ustez behar dugun baino teknologia gehiago daukagu eta egunetik egunera gehituz doa, baina gauza bat da teknologia hori izatea eta beste gauza bat da gaur egungo hezkuntza sistema osoa aldatzea (irakaskuntza tradizionala guztiz alde batera ustea), eta honekin esan gura dudana da Ariño-ko eskola moduan dena teknologia berrien bitartez egitea.

No hay comentarios: